Itxi

Eibar

2-2

Levantek azken segundoan berdindu du Eibarren aurkako partida

Agentziak | Erredakzioa

Borja Bastonek egin ditu armaginen bi golak, baina Moralesenak eta, luzapenean, Deyversonenak, zapore mingotsa utzi dute.

  • Levante 2 - Eibar 2 / EFE.

    Levante 2 - Eibar 2 / EFE.

Deyversonen burukada batek, luzapenean, puntuak banatzea ekarri du Valentzian. Eibar bi goleko aldearekin joan da atsedenaldira. Hobea izan da, eta ez du estualdirik izan azken minutuetan, baina Levantek hobekuntza izan du bigarren zatian.

Eibarrek oso gertu izan ditu hiru puntuak, baina berdinketarekin konformatu behar izan du azkenean. Oraindik ez du etxetik kanpo galdu, eta Levantek oraindik ez du garaipenik lortu Liga txapelketan.

Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen taldeak ondo antolatu du neurketa. Ez du sufritu, jokaldi bakan batzuetan izan ezik, berehala sartu du lehenengo gola, eta bigarren zatia hasi bezain laster egin du bigarrena. Borja Baston aurrelariak egin ditu biak.

Levantek, ordea, ez du etsi, eta aurrera begira jarri da, eta indarrik ez zuela ematen zuenean, berdinketa lortu du.

FITXA TEKNIKOA

Levante: Ruben, Morales, Trujillo, Feddal, Juanfran (Camarasa, 39. min), Toño, Verza (Ruben, 39. min), Lerma (Deyverson, 67. min), Jose Mari, Víctor Casadesus eta Ghilas.

Eibar: Riesgo, Capa, Dos Santos, Jokic, Juncá, Escalante, Dani García, Keko Gontán (Saul Berjón, 61. min), Adrian, Inui (Ekiza, 72. min) eta Borja (Sergo Enrich, 65. min).

Golak: 0-1, 11. min: Borja. 0-2, 48. min: Borja. 1-2, 52. min: Morales. 2-2, 90. min: Deyverson.

min: Deyverson.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Eibar