Eibar
Kontratua eten du
Eibar utzi eta Italian jokatuko du Jon Errastik
L.E. | eitb.eus
Jokalariak eta klubak kontratua etetea adostu dute. Errasti Italiako Spezia taldean jokatuko du, Bigarren Mailan.
-
Jon Errasti. Efe.
Jon Errastik agur esango dio Eibarri. Taldeko jokalari eibartar bakarra Italia aldera joango da, Spezia Bigarren Mailako taldera, hain zuzen, eta urtebeteko kontratua sinatuko du.
Errastik 27 urte ditu eta hiru denboraldi eman ditu talde armaginean. Taldeko kapitainetako bat da, eta 2.B mailatik Lehen Mailara egindako saltoaren protagonistetako bat izan da.
Klubak astelehenean iragarriko du, ofizialki, jokalariaren agurra.