Itxi

Eibar

Prentsaurrekoa

Normaltasunerako deia aldarrikatu du Mikel Larrañagak

Erredakzioa

Garitano ordezkatzeko teknikariari buruz, Deriokoarekin gauzak behar bezala amaitu bitartean ez dutela izenik emango adierazi du kontseiluko bozeramaileak.

01:44

Normaltasuna, adostasuna eta lana. Eslogan bat ematen du baina, egia esan, Mikel Larrañaga Eibarko kontseilariak prentsaurrekoan aldarrikatu duena da.

Urak oso nahasita zeuden talde armaginean eta badirudi dena baretzen ari dela. Administrazio kontseiluan ez da aldaketarik iragarri eta Garitano ordezkatzeko teknikariari buruz, Deriokoarekin gauzak behar bezala amaitu bitartean ez dutela izenik emango azpimarratu du.

Normaltasunerako deia aldarrikatu du Larrañagak. Berak hartu du administrazio kontseilua ordezkatzeko ardura eta adostasuna eta lana ere eskatu ditu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak