Eibar
Ofiziala
Gaizka Garitanok ez du armaginen aulkian jarraituko
Erredakzioa
"Erronka berriak" nahi dituztela azpimarratzerakoan bat datoz kluba eta entrenatzaile bizkaitarra. Kluba teknikari berria fitxatzeko lanean ari da dagoeneko.
Gaizka Garitanok ez du Eibar entrenatzen jarraituko. Entrenatzaile bizkaitarrak jarraitzearen inguruan eztabaidatu zuten armaginen zuzendaritza-batzordeko kideek astelehenean, baina gaur ez duela armaginen aulkian jarraituko jakinarazi du Fran Garagarza kirol zuzendariak, klubak CD Vitoriarekin lortutako hitzarmenaren aurkezpenean.
Garitanok eta Eibarrek indarrean dagoen kontratuari amaiera emateko akordioa lortu beharko dute orain. Kontratuaren arabera, 2016ko ekainera arte Eibarren jarraitzeko aukera du teknikariak.
Eibarren oharra
Eibar eta Gaizka Garitano "erronka berriak" nahi dituztela azpimarratzerakoan bat datoz. Eibar entrenatzaile berria fitxatzeko lanean ari da dagoeneko. "Denbora ugari ematen dugu horretan".
Bestalde, Jose Maria Arrizabalaga zuzendaritza batzordeko kideak dimisioa aurkeztu duela jakitera eman du Eibarrek.