Eibar
Uztailaren 18an, Ipuruan
Celtic Glasgow, Eibarren aurkaria 75. urteurrenean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Celticek uztailaren amaieran jokatuko duen Txapeldunen Ligako atarikoa prestatzeko baliatuko du.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Celtic Glasgow izango da Eibarren aurkaria talde armaginaren 75. urteurrenean. Partida uztailaren 18an jokatuko da, Ipuruan.
Klubak jakitera eman duenaren arabera, talde eskoziarra izango da ospakizunen protagonista nagusia. Celticek uztailaren amaieran jokatuko duen Txapeldunen Ligako atarikoa prestatzeko baliatuko du.
Nazioarteko hirugarren partida izango da Ipuruan. Girondins Burdeos izan zen Ipurua bisitatzen lehena, taldearen 25. urteurrenean, eta Ajax izan zen aurkaria 50. urteurrenean.