Eibar
Erreakzioak
Almeriako prentsa-bulegoak Garitanori gertatutakoa deitoratu du
M.D. | Agentziak
Luis Enrique, Bartzleonako entrenatzailea, Eibarko teknikoaren alde agertu da: 'Bere hizkuntzan ezin erantzutea; hori baino ez zen falta'.
-
Gaizka Garitano, zur eta lur kazetarien jarreraren aurrean / EITB.
Almeriako prentsa-bulegoak Eibarko entrenatzaile Gaizka Garitanori prentsaurrean gertatutako polemika itxi nahi izan du, "gertatutakoa deitoratuz" eta gogoratuz teknikoaen kontra aritu ziren kazetariak "bi baino ez zirela izan".
Almeriaren informazioa jarraitzen duten zenbait kazetarik Garitanoren kontra egin zuten, bi aldiz, euskaraz erantzuteagatik EITBk egindako galdera bati. Juanjo Morenok, Almeriako prentsa arduradunak, Garitanok euskaraz erantzuteko eskubidea daukala gogorarazi zien, baita gazteleraz besteko hizkuntzaren bat hitzegiten duten entrenatzaileekin "beti" egin dutela gauza bera, "Bartzelonarekin bezala". Jarrera horrekin jarraitu zuten kazetariek, eta Garitanok prentsa aretoa utzi zuen.
El Gabinete de prensa del Almería lamenta lo ocurrido anoche en la rueda de prensa de Garitano pero quiere dejar
? UD Almería (@U_D_Almeria) abril 27, 2015
bien claro que la actitud de un par de informadores no debe salpicar al resto de la profesión en Almería.
? UD Almería (@U_D_Almeria) abril 27, 2015
Luis Enrique, Bartzelonako entrenatzailea, hizkuntza eskubideen alde agertu da: "Bere hizkuntzan ezin erantzutea; hori baino ez zen falta. Jarrera guztiak ulertzen ditut".