Eibar
BBVA Liga
Opari gehiegi Coruñan (2-0)
Erredakzioa
Lucas Perezek eta Cavaleirok armaginen opariak gol bihurtu zituzten garaipena etxean geratzeko. Eibarren hirugarren porrota jarraian da.
Coruñako Deportivok eta Eibarrek BBVA Ligako 22. jardunaldiko neurketa jokatuko zuten Riazorreko futbol-zelaian.
Neurketaren hasierako minutuetan hobeto hasi zen etxeko taldea, baloia berea zen eta nahiz eta gol aukera garbiak izan ez, hobeto jokatzen ari zen Deportivo.
Minutuak aurrera joan ahala Gaizka Garitanoren taldeak aurrera pausoa eman eta partida parekatzea lortu zuen. Atsedenaldira, halere, hutsean heldu ziren.
Bigarren zatiko hasierako minutuetan ere Deportivo jaun eta jabe eta Eibarren opariak heltzen hasi ziren. 52. minutuan urrunetik egindako erdiraketan Xabi Iruretak ez zuen asmatu baloia harrapatzen eta Lucasek abagunea aprobetxatu zuen gola egiteko.
79.ean Ekizaren huts handia defentsan eta Cavaleriok bigarrena egin zuen partida erabakita utziz. Eibarren hirugarren porrota jarraian da.
22. JARDUNALDIA
Deportivo 2 - 0 Eibar
At. Madril LS16:00 R. Madril
Vila-real L18:00 Granada
Levante L20:00 Málaga
Reala L22:00 Celta
Kordoba I12:00 Almeria
Getafe I17:00 Sevilla
Espanyol I19:00 Valentzia
Athletic I21:00 Bartzelona
Elx A20:45 Rayo Vallecano