Eibar
Jokalari berria
Borja Fernandezekin, 24 gizon ditu Garitanok bere esanetara
Erredakzioa
Erdilaria da, 33 urte ditu eta Real Madril, Mallorca, Valladolid, Deportivo eta Getafe taldeetan jokatutakoa da. Indiako Atletico Calcutatik dator.
-
Gaizka Garitanoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Eibarrek Borja Fernandez Fernandez fitxatu du, eta, ondorioz, 24 jokalari bere esanetara ditu Gaizka Garitano entrenatzaileak. Indiako Atletico Calcutatik dator.
Denboraldiaren hasieratik zuen talde armaginak 24 gizon izateko asmoa, baina ezin izan zuen azken fitxeketa bat egin, eta neguko merkatuan erdietsi du.
Borja Fernandez erdilaria da, 33 urte ditu eta Real Madril, Mallorca, Valladolid, Deportivo eta Getafe taldeetan jokatutakoa da.