Itxi

Eibar

Real Madrilen aurka

Egun bakarrerako babeslea izango du Eibarrek larunbatean

Erredakzioa

Tuhu enpresaren logotipoa Eibarreko jokalarien galtzen atzeko partean agertuko da, orain arte Wilko marka ageri zen lekuan.

  • Jokalariek galtzen atzeko partean eramango dute Tuhu enpresaren logoa. Efe.

    Jokalariek galtzen atzeko partean eramango dute Tuhu enpresaren logoa. Efe.

Interneteko Tuhu ataria Eibarren babeslea izango da partida bakar batean, larunbatean, 18:00etan, Real Madrilen aurka Ipuruan jokatuko duten neurketan, hain zuzen. Klubak berak eman du babeslearekin egindako akordioaren berri.

Tuhuren logotipoa jokalari armaginen galtzen atzeko partean agertuko da, orain arte Wilko marka ageri zen lekuan. Wilkorekin aurretik hitz eginda zuen klubak Real Madrilen aurkako partidan galtzetako lekua libre uzteko aukera.

Tuhu autoen osagarriak eta ordezko piezak saltzen dituen webgunea da, Txinako garrantzitsuena.

Babesle horrekin egindako akordioa Alex Aranzabal Eibar taldeko presidenteak Txinara egindako bidaiaren ondorioetako bat da.