Itxi

Eibar

3-0

Irudi ona eskaini du Eibarrek Camp Noun, baina porrota jaso du

Erredakzioa

Barça ez da lehen zati osoan zehar golik egiteko gai izan, baina bigarrenean katalanen kalitatea nagusitu da.

1:12

Eibarrek denboraldiko hirugarren porrota jaso du Camp Noun, FC Bartzelonaren aurka (3-0). Gol-zaparra erdietsi dute etxekoek, baina ez da garaipen erraza izan. Armaginek irudi ona eskaini dute.

Eibarrek ondo kudeatu du lehen zatian Barçaren nagusitasuna. Katalanak izan dira nagusi eta talde armagina estutu dute, baina ez dira, aurreneko 45 minutuetan, sarea zulatzeko gai izan. Messi izan da etxekoen gizonik arriskutsuena, eta markagailua estreinatzeko hainbat abagune izan ditu.

Gaizka Garitanoren taldeak ez zuen amore eman nahi, eta lehen zatiko azken minutuetan gola egiteko pare bat gol aukera izan ditu. 40.ean Ander Capak kale egin du, Bravo gaindituta zuen arren, eta lau minutu geroago Berjonen gola saihestu du atezain txiletarra.

Eibarren lana ona izaten ari zen arren, Barçak gola egin du 59. minutuan. Xaviren eta Messiren arteko jokaldi ona izan da, eta katalanen kapitainak gol ederra sartu du, lasaitasun osoz. 2-0ekoa 72. minutuan egin du Neymarrek. Dani Alvesen erdiraketa baliatu du brasildarrak gola egiteko. Eta bi minutu geroago, Bartzelonaren hirugarrena egin du Leo Messik, jaurtiketa gurutzatu batekin. Hor amaitu da partida gipuzkoarrentzat.

Barçak aldea handitzeko aukera izan du, eta 88.ean laugarrena egiteko zorian izan da Messi. Iruretaren erantzuna ona izan da. 91.ean, Albentosarentzat izan da abagunea, baina baloia kanpora bidali du. Eta luzapenean Leo Messi izan da berriro ere protagonista. Buruz errematatu du argentinarrak, baina Iruretak baloia harrapatzea lortu du.

Fitxa teknikoa:

3 - FC Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Mathieu, Alba; Mascherano, Xavi, Sergi Roberto (Iniesta, 55'); Pedro (Sandro, 71'), Messi eta Neymar (Munir, 77').

0 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Lillo, Albentosa, Ekiza, Abraham; Errasti, Dani Garcia, Javi Lara (Piovaccari, 57'); Capa (Boateng, 75') y Saul Berjon (Nieto, 77').

Golak:

1-0, 60': Xavi.

2-0, 72': Neymar.

3-0, 74': Messi.