Itxi

Eibar

2014-2015

Eibarrek sartu ditu denboraldiko golik ederrenak

Erredakzioa

Saul Berjonek gol izugarria egin zuen larunbatean Levanteren aurka, Ipuruan jokatutako partidan (3-3). Javi Larak gol polita egin zion Realari.

  • Federico Piovaccari Eibarreko jokalaria. Argazkia: EFE

    Federico Piovaccari Eibarreko jokalaria. Argazkia: EFE

Eibarrek sartu ditu, orain arte, BBVA Ligako golik ederrenak. Talde gipuzkoarra sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan dago, bederatzi punturekin.

Saul Berjonek gol izugarria egin zuen larunbatean Levanteren aurka, Ipuruan jokatutako partidan (3-3). Hegalekoak boleaz gainditu zuen atezaina, eta berea izan zen 7. jardunaldiko golik politena.

Denboraldiko lehen neurketan Realarekin neurtu zituen indarrak talde armaginak, eta Javi Lararen gol biribilak garaipena eman zion Gaizka Garitanoren taldeari.