Itxi

Eibar

Adierazpenak

Garitano: 'Aukerak gauzatzea falta izan zaigu'

Erredakzioa

"Ezin izan dugu gola egin eta Deportivok bai, beraz, merezitako garaipena lortu dute", adierazi du armaginen entrenatzaileak.

Eibarrek porrota jaso zuen atzo Deportivoren aurka (0-1) Ipuruan jokatutako neurketan. Partidaren ostean, Gaizka Garitano armaginen entrenatzaileak hedabideen aurrean hitz egin zuen.

"Deporrek hobeto hasi du partida. Gure jokoa minutuek aurrera egin ahala hobetu da, baloiaren jabetza eskuratu dugu eta aurkariaren arean jokatu dugu. Saiatu egin gara, baina azken metroetan pazientzia pixka bat falta izan zaigu", esan du.

"Ezin izan dugu gola egin eta Deportivok bai, beraz, merezitako garaipena lortu dute. Aukerak gauzatzea falta izan zaigu", gaineratu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak