Eibar
Larunbatean, 21:00etan
Eibarrek egungo liga txapeldunari egingo dio bisita
Erredakzioa
Talde armaginak garaipenarekin hasi zuen denboraldia, Reala mendean hartuta. Madrilen presiorik gabe eta konfiantza osoz jokatuko du.
-
Eibar. Argazkia: EFE
Eibarrek Atletico Madrili egingo dio bisita larunbat honetan (21:00etan) ligako bigarren jardunaldiko partidan. Armaginek egungo liga txapeldunarekin neurtuko dituzte indarrak, eta neurketa oso zaila izango den arren, Calderonen ezustea ematea dute helburu.
Simeonek zortzi partidako zigorra jaso berri du, eta aulkian eseriko ez den arren, Eibarren aurkako neurketa prestatzean aritu da aste honetan. Zalantza nagusiak ezkerreko hegalekoan (Ansaldi edo Siqueira), zelaiaren erdialdean (Tiago edo Mario Suarez) eta erasoan (Raul Garcia edo Raul Jiménez) ditu entrenatzaile argentinarrak.
Eibarrek, bestalde, garaipenarekin hasi zuen denboraldia Reala mendean hartuta. Madrilen presiorik gabe eta konfiantza osoz jokatuko dute gipuzkoarrek. Gaizka Garitano teknikariak lanean jarraitzen du, baina orain arte lortutakoa nabaria da: talde sendoa eratu du. Saul Berjon jokalari berria partida jokatzeko prest dago, ez ordea Didac Vila jokalari katalana.
Armaginen xedea irudi ona eskaintzea da, eta Ipuruan hasitako bolada onari jarraipena ematea.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico Madril: Moya; Juanfran, Miranda, Godin, Siqueira; Gabi, Tiago, Koke, Griezmann, Raul Garcia; eta Mandzukic.
Eibar: Irureta; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham; Errasti, Dani Garcia, Capa, Javi Lara; Angel Rodriguez eta Arruabarrena.
Epailea: Prieto Iglesias.
Futbol-zelaia: Vicente Calderon.
Ordua: 21.00.