Itxi

Eibar

Igandean, abuztuaren 24an

Dena prest dago Eibarren BBVA Ligan debuta egiteko

Talde armaginak bere historian lehen aldiz jokatuko du Lehen Mailan eta debuterako ezin dute gehiago eskatu, derbi gipuzkoarra jokatuko baitute Realaren aurka Ipuruan.

  • Ipurua. Argazkia: EiTB

    Ipurua, Eibarren zelaia. Argazkia: EiTB

Eibarrek abuztuaren 24an egingo du debuta BBVA Ligan eta talde armaginak dena prest dauka estreinaldirako. Klubean eta herrian ilusioa da nagusi. Talde armaginak ez du edonolako debuta izango BBVA Ligan. Ipuruan jokatuko du lehen jardunaldiko partida eta Realaren aurkako derbia izango da gainera. Lehen partidan garaipena eskuratu nahi du Eibarrek. Realak Europa Ligara sailkatzeko kanporaketako joaneko partida jokatuko du ostegunean eta txuri-urdinek izan lezaketen nekea baliatu nahi du Eibarrek BBVA Ligari garaipen batekin ekiteko.

Derbi gipuzkoarra igandean jokatuko da, 19:00etan. Eibarren dena prest dago bere historian lehen aldiz Lehen Mailako partida bat hartzeko. Klubak Futbol Liga Profesionalak (LFP) eskatutako kapital handitzea epe barruan bete zuen, lehen taldea itxita dago uda honetan egindako fitxaketekin eta Ipuruako berritze lanak ere bukatuta daude.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak