Eibar
0-2
Eibarrek Osasunari irabazita esan dio agur denboraldi-aurreari
Armaginek 0-2ko emaitzarekin irabazi diote norgehiagoka talde gorritxoari. Albentosak eta Arruabarrenak sartu dituzte golak.
-
Eibarreko jokalariak Osasunari sartutako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Eibarrek datorren astean egingo du debuta BBVA Ligan eta larunbat honetan esan dio agur denboraldi-aurreari. Armaginek Osasunaren aurka jokatu dute denboraldi-aurreko azken partida eta 0-2ko emaitzarekin nagusitu dira.
Osasunak ondo ekin dio norgehiagokari eta baloiaren jabe izan da lehen minutuetan, baina Eibarrek sartu du partidako lehen gola (0-1) Albentosaren bitartez, 25. minutuan. Hamabi minutu geroago, 37.ean, Arruabarrenak sartu duen golak (0-2) partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Riesgo; Oier, Unai García (Loties, 46. min; Echaide, 72. min), Miguel Flaño, Javier Flaño; Loe (Silva, 46. min), Merino (Nekounam, 46. min); De las Cuevas, Roberto Torres, Sisi; eta Nino (Manu Onwu, 88. min).
2 - Eibar: Irureta; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Abraham; Dani García; Nieto (Angel, 77. min), Errasti, Javi Lara (Manu, 77. min), Capa; eta Arruabarrena.
Golak: 0-1, 25. min: Albentosa. 0-2, 37. min: Arruabarrena.
Epailea: Leo Ollo.