Eibar
2-1
Eibarrek denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Numantziaren aurka
Erredakzioa
Soriako taldeak 2-1 irabazi dio talde armaginari Pajaritos zelaian jokatu duten partida.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen porrota jaso du asteazken honetan Numantziaren aurka. Talde armaginak 2-1 galdu du Pajaritos zelaian jokatu duen norgehiagoka.
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeari kosta egin zaio partidan sartzea. Etxeko taldeak hobeto ekin dio lehiari eta Nataliok 1-0ekoa sartu du hamabigarren minutuan. Ondoren, Eibarren erntzuna etorri da, baina abagune argiak izan arren, armaginek ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu.
Bigarren zatian, Eibarrek erritmo biziagoarekin jokatu du, eta Numantziak ia talde erdia aldatu zuen. Garitanok zuzentzen duen taldeak partida berdintzea lotu du 79. minutuan. Iriarte izan da golegilea (1-1). Pozak, ordea, ez dio asko iraun Eibarri, Numantziak 2-1ekoa sartu baitu Gerriten bitartez, 84. minutuan.
Azken minutuan, Javi larak partida berdintzeko aukera izan du, baina bere erremateari erantzun bikaina eman dio Numantziako Munir atezainak.
Fitxa teknikoa:
2 - Numantzia: Biel Ribas (Munir, 46. min); Cesar Vinuesa (David Sanz, 46. min), Regalon (Gaffoor, 69. min), Juanma (Dani Calvo, 69. min), Ripa (Luis Valcarce, 69. min); Pedraza (Antonio Tomas, 46. mn), Iñigo Perez (Gerrit, 69. min); Natalio (Ito, 69. min), Vicente (Isidoro, 69. min), Palanca; Sergi Enrich (Pedro, 69. min).
1 - Eibar: Jaime; Lillo, Ekiza, Añibarro, Kijera (Abraham, 72. min); Dani Garcia, Javi Lara; Capa, Arruabarrena (Ortega, 78. min), Dani Nieto; Angel (Iriarte, 72. min).
Golak: 12. min, 1-0: Natalio. 79. min, 1-1: Iriarte. 84. min, 2-1: Gerrit.
Epailea: De la Fuente.