Itxi

Eibar

Lagunartekoa

Eibarrek irabazten jarraitzen du denboraldi-aurrean

Erredakzioa

Talde armaginak, BBVA Ligara igo berriak, Racingi irabazi dio, Dani Nieto eta Arruabarrenaren golekin (2-1).

1:07

Eibarrek Racingi irabazi zion (2-1), Bergaran, eta hirugarren garaipena eskuratu du denboraldi-aurreko hiru partidetan. Dani Nietok golarekin egin zuen debuta.

Talde armaginak zazpi gol sartu ditu denboraldi-aurrean, eta bakarra jaso, bigarren zatian Ruben Duranek sartu ziona.

Lehenago, Eibar nagusi izan zen lehenengo zatian. Arruabarrenak lehenengoa sartu zuen, buruz korner batean 2 minutura, eta Nietok bigarrena, Errastiren paseaz, 30.ean.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Xabi; Boveda, Kijera, Añubarro, Albentoso; Capa, Errasti, Arruabarrena, Dani Nieto; Dani García, Javi Lara. Honakoek ere jokatu zuten: Lillo, Julen iriarte, Ekiza, Raúl Navas, Julen Azkue, Íñigo, Ortega eta Gayoso.

Racing: Mario; Francis, Javi Soria, Samuel, Saúl; Fede San Emeterio; Iñaki, Granero, Andreu, Prada, Koné. Honakoek ere jokatu zuten: Orfila, Bernardo, Borja San Emeterio, Miguelez, Ruben Duran, Oriol, Ruben Sanchez, Alex eta Jonatan.

Golak: 1-0, 2. min: Arruabarrena; 2-0, 30. min: Dani Nieto; 2-1, 59. min: Ruben Duran.