Eibar
Denboraldi-aurrea
Eibarrek Logroñesen eta Realaren aurka jokatuko du
Erredakzioa
Hortaz aparte, Athleticen, Barakaldoren eta Burgosen aurka ere lehiatu nahi dute, baina partida horiek konfirmatu gabe daude oraindik.
Eibarko arduradunak denboraldi-aurrea egituratzen ari dira. Alemaniako bidaia baztertuta, taldea Kanarietara joango da. Orotavan, Las Palmasen eta Teneriferen aurka jokatzea da armaginen asmoa.
Gainera, Logroñesen eta Realaren aurka ere jokatuko dute. Txuri-urdinen aurka, uztailaren 15ean arituko dira Zarautzen.
Athleticen, Barakaldoren eta Burgosen aurka ere neurtu nahi dituzte indarrak Liga hasi aurretik, baina neurketa horiek konfirmatu gabe daude oraindik.