Itxi

Primera RFEF

15. jardunaldia

Alavesek eta Eibarrek oso sendo jarraitzen dute

Erredakzioa

Arabako taldeak hiru puntuko aldea izaten jarraitzen du, lidergoan. Bilbao Athleticek hirugarren postua sendotu du, eta Osasuna Bk sailkapeneko azkenengo postuan jarraitzen du.

  • Sergio Herrera, Alaveseko atezaina. Argazkia: EFE

    Sergio Herrera, Alaveseko atezaina. Argazkia: EFE

Alavesek eta Eibarrek Bigarren B Mailako 2. multzoko goiko postuetan sendo jarraitzen dute. Natxo Gonzalezen mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute Mendizorrotzan, Racing B 2-0 gaindituta. Eibarko taldeak 2.1 gainditu du Sestao Ipuruako derbian, eta Garitanoren mutilek lidergotik hiru puntura jarraitzen dute. Gainera, Bilbao Athleticek sailkapeneko hirugarren postua sendotu dute Izarraren aurka 0-0ekoa lortuta, eta Lleida laugarren jarraitzen du.

Reala Bk eta UD Logroñesek 0-0 egin dute, eta Osasuna Bk sailkapeneko azkeneko postua jarraitzen du, Peña Sporten aurka 2-2 berdinduta. Amorebietak 0-0ekoa lortu du Nojan, eta Real Unionek 1-0 irabazi dio Gimnastikari, Galen.

Barakaldok porrot mingarria jaso du etxean, Zaragoza Bren aurka (1-3), eta Tudelanok 1-2 galdu du SD Logroñesen aurka.

15. jardunaldia:

Reala B 0 - 0 UD Logroñes
Osasuna B 2 - 2 Peña Sport FC
SD Noja 0 - 0 SD Amorebieta
CD Izarra 0 - 0 Athletic Club B
CD Teruel 1 - 1 Lleida Esportiu TCF
SD Eibar 2 - 1 Sestao River Club
Real Union Club 1 - 0 RS Gimnastica
Deportivo Alaves 2 - 0 Real Racing Club B
Barakaldo CF 1 - 3 Real Zaragoza B
SD Logroñes 1 - 2 CD Tudelano