Itxi

Primera RFEF

II. multzoa

Alaves sendo mantentzen da lidergoan

Erredakzioa

Amorebieta bolada onean dago, eta bigarren kokatu da. Eibar eta Lleida playoff postuetan mantentzen dira. Izarra eta Osasuna B dira jaitsiera postuetan dauden euskal taldeak.

  • Alaveseko jokalriak gol bat ospatzen. Argazkia: EITB

Alavesek lanak eginda utzi ditu asteartean Bartzelonaren aurka Errege Kopako partida jokatu aurretik. 0-1 irabazi zion UD Logroñesi Las gaunasen, eta 24 punturekin Bigarren B Mailako II. multzoko lidergoan dira arabarrak.

Bigarren postuan, hiru puntu gutxiaghorekin, Amorebieta dago (21 puntu). Talde bizkaitarra bolada bikainean dago, eta 4-0 irabazi zion Izarrari. Eibarrek ere, 21 puntu ditu. Armaginak hirugarren postuan daude SD logroñesi 3-0 irabazita. Lleidak ixten ditu playoff postuak, 20 punturekin.

Igoera fasea jokatzeko baimena ematen duten postuetatik gertu daude Reala B eta Bilbao Athletic, 18na punturekin. Txuri-urdinek 2-1 irabazi zioten Nojari, eta zuri-gorreik 0-1 irabazi zioten Gimnastica Torrelavegari. Peña Sport (14 puntu) zazpigarren postuan dago, eta Tudelano bederatzigarrenean (14 puntu). Pixka bat beherago daude Barakaldo (11. postua) eta Real Union (12. postua), 13na punturekin. Sestao dago 14. postuan, 12 punturekin. Rivarrek 2-1 irabazi zion Barakaldori Bizkaiko ezkerraldeko euskal derbian, eta jaitsieratik aldendu da.

Jaitsiera postuetan bi euskal talde daude. Izarra, 17. postuan dago 9 punturekin. Bi puntura ditu salbazio postuak. Osasuna B azken postuan dago, eta bost puntu besterik ez ditu. Talde gorritxoak erreakzionatu beharra dauka.

10. jardunaldiko emaitzak, II. Multzoan:

Real Sociedad de Futbol B 2 - 1 SD Noja
Real Racing Club B 1 - 1 Real Zaragoza B
SD Amorebieta 4 - 0 CD Izarra
SD Eibar 3 - 0 SD Logroñes
Club Atletico Osasuna B 1 - 1 CD Teruel
Sestao River Club 2 - 1 Barakaldo CF
UD Logroñés 0 - 1 Deportivo Alaves
Peña Sport FC 2 - 1 Real Union Club
Club Lleida Esportiu 1 - 0 CD Tudelano
RS Gimnastica 0 - 1 Athletic Club B