Itxi

Primera RFEF

Errege Kopa

Alaves eta Eibar, final-hamaseirenetarako sailkapenaren bila

Erredakzioa

Arabarrek Valentzian jokatuko dute Huracanen aurka, eta armaginek Ipuruan jokatuko dute Arroyoren aurka. Sailkatzeak Europako txapelketak jokatzen ari den BBVA Ligako talde baten aurka jokatzea dakar.

  • Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EITB

Alavesek eta Eibarrek Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatuko dute asteazken honetan (20:00etan). Arabarrek Huracan izango dute aurkari Valentzian, eta armaginek Ipuruan jokatuko dute Arroyoren aurka.

Sailkapena lortzea oso garrantzitsua da bi taldeentzat. Final-hamaseirenetarako txartela lortuz gero, Europako Txapelketaren baten parte hartzen ari den BBVA Ligako talde baten aurka jokatzeko aukera dute. Bartzelona, Real Madril, Valentzia, Malaga, Atletico Madril, Levante eta Athletic izan daitezke Alavesen eta Eibarren aurkariak final-hamaseirenetan.

Eibarrek Ipuruan jokatuko du Arroyoren aurka. Cacereseko taldea da Arroyo, eta Bigarren B Mailako IV. multzoko laugarren postuan daude. Juan Marrerok zuzentzen du Extremadurako talde hau, eta Iban Espadas Azpeitiako aurrelariak jokatzen du Extremadurako talde honetan.

Bestalde, Alavesek Valentzian jokatuko du Huracanen aurka. Alaves Bigarren Mailako II. multzoko liderra da, eta Huracan III. Multzoko liderra da partidarik galdu gabe. Jokatu dituzten hamar partidetatik, valentziarrek sei partida irabazi, eta lau berdindu dituzte. Huracanen ere, badago euskal jokalaririk: Javi Navarro aurrelari santurtziarrak jokatzen du talde valentziar honetan.

Errege Kopako hirugarren kanporaketako partiden ordutegiak:

Urriaren 17a, asteazkena:

Lucena-Cacereño 21:00 h
Huracan-Alaves 20:00 h
AE Prat-Llagostera 20:45 h
Constancia-Melilla 20:30 h
Eibar-Arroyo 20:00 h
Noja-Jaen 19:30 h
Almeria-Alcorcon 21:00 h
Sabadell-Cordoba 21:00 h
Huesca-Ponferradina 21:00 h
Sporting Gijón- Mirandés 21:00 h

Urriaren 18a, osteguna

Las Palmas- Racing Santander 21:00etan (penintsulako ordutegia)