Itxi

Primera RFEF

I, II, III eta IV. multzoak

Tenerife, UD Logroñes, Nastic eta Cadiz, igoera lortzeko faboritoak

Erredakzioa

Bigarren B Mailako denboraldia asteburu honetan hasiko da. Hamabi euskal talde egongo dira II. multzoan.

  • Amorebieta izan zen iazko euskal talderik onena Bigarren B Mailan. Argazkia: EFE

Bigarren B Mailako 2012-2013. denboraldia asteburu honetan hasiko da. Uda honetan, diru faltagatik jaitsidira talde batzuk, eta beste batzuk ordaindu egin dute brontzezko mailan egoteko. Astearte honetan jakin dugu Guijuelok uko egiten diola Bigarren B Mailan jokatzeari. Arazo ekonomienkogatik ez du maila honetan jarraituko Guijuelok, eta momentuz, lehen multzoa 19 talderekin geratuko da. Guztira, hamabi euskal talde izango ditugu Bigarren B Mailan.

Tenerife, UD Logroñes, Nastic eta Cadiz dira igoera lortzeko faboritoak. Tenerife da I. multzoko talde indartsuena. Fitxaketa onak egin dituzte, eta Alvaro Cervera entrenatzailearen gidaritzapean lehen multzoko liderrak izateko aukera asko dituzte. III. multzoan Nastic izango da erreferentzia. Bigarren Mailatik jaitsi berria da talde katalana, eta iazko jokalari garrantzitsu batzuk taldean mantentzea lortu du. IV. multzoan ez dago zalantzarik; Cadiz da denboraldia lider bukatzeko faboritoa. Berritasun ugari izan du talde andaluziarrak kirol zuzendaritzan, eta jokalarietan. Taldea ia guztiz berritu behar izan du Cadizek. Iaz, ez zuten igoera lortu epaileak Lugon jokatutako joaneko partidan hartu zituen erabaki susmagarriengatik.

II. multzoan egongo dira euskal taldeak. Aurten, hamabi euskal talde ariko dira lehian multzo honetan. Sestao, Amorebieta, Bilbao Athletic, Real Union, Alaves, Eibar, Real Sociedad B eta Osasuna B iaz ere egon ziren maila honetan. Mailaz igotzea lortu duten Barakaldo, Tudelano, Izarra eta Peña Sport gehitu zaizkie aurten. Multzo honetan UD Logroñes da faboritoa. Iaz izan zituzten jokalari onentsuenak taldean mantendu dituzte, eta fitxaketa onak egin dite Errioxako taldeak.

Barakaldo CF - Deportivo Alavés
CD Izarra - Real Unión Club
CD Tudelano - CD Teruel
Athletic Club B - SD Noja
Real Zaragoza B - SD Eibar
Real Racing Club B - Real Sociedad de Fútbol B
RS Gimnástica - Club Atlético Osasuna B
Club Lleida Esportiu - Peña Sport FC
SD Amorebieta - UD Logroñés
SD Logroñés - Sestao River Club