Primera RFEF
Zubietan
Reala B-Mirandes (1-1): Txuri-urdinek gehiago merezi izan dute
Erredakzioa
Javi Rosek lortu du 1-0ekoa norgehiagokako 53. minutuan eta berdinketa Realak bere atean sartutako gol bati esker lortu du Mirandesek. Burgoseko taldeak 9 jokalarirekin bukatu du partida.
Reala Bk 1-1 berdindu du Zubietan Carlos Pousok zuzendutako Mirandesen aurka. Javi Rosek aurretik jarri ditu txuri-urdinak markagailuan, baina Kodroren mutilek euren atean gola sartu dute eta azken emaitza 1-1ekoa izan da. Burgoseko taldeak 9 jokalarirekin bukatu du norgehiagoka Iribasek eta Martinezek txartel gorria ikusi baitute.