Itxi

Primera RFEF

23. jardunaldia

Alaves, jaun eta jabe sailkapenean

Erredakzioa

Arabako taldeak ederki aprobetxatu du Eibarren eta Izarraren arteko berdinketa, eta zuri-urdinek sailkapenean 6 puntuko aldea dute armaginekin.

2:53
Goti

Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du Teruelen aurka (2-0), eta Gasteizko taldeak Bigarren B Mailako 2. multzoko sailkapeneko postuan sendo jarraitzen du. Eibarrek 0-0ekoa lortu du Izarraren aurka, eta armaginak lidergotik sei puntura jarri dira. Bilbao Athleticek 2-1 irabazi du Osasuna Bren aurka Lezaman, eta Zigandaren mutilak Eibar puntu bakarrera dute. Amorebieta laugarren sailkatuak, puntu bakara lortu du Lleidaren kontra.

Gainera, Barakaldo promozio postuetatik bost puntua jarri da Noja 3-0 jipoituta. Tudelanok 4-2 gainditu du Reala B, eta Nafarroako taldeak aurrerapauso garrantzitsua eman du.

Real Unionek 1-0 galdu du SD Logroñesen aurka, eta Sestao Riverrek 0-1 gainditu du Gimnastika etxetik kanpora. Peña Sportek 1-1ekoa lortu du Zaragoza Bren aurka.

Emaitzak:

Athletic Club B 2-1 Osasuna B

CD Tudelano 4-2 Reala B

Racing B 1-1 UD Logroñes

Zaragoza B 1-1 Peña Sport

Lleida Esportiu 1-1 SD Amorebieta

SD Logroñes 1-0 Real Union

Deportivo Alaves 2-0 Teruel

Barakaldo 3-0 Noja

CD Izarra 0-0 Eibar

Gimnastica 0-1 Sestao River