Itxi

Athletic Club

Ostegunean, 21:05ean

Ezohiko jokalariek beste aukera bat izango dute, Sparta Pragaren aurka

Erredakzioa

Toquerok eskuin hegalean jokatuko du eta Aymeric eta Ramalho zentralak izango dira. San Josek zelai erdian jokatuko du, eta Llorente hasierako hamaikakora itzuliko da.

  • Jokalariak, Lezaman. Argazkia: EFE

    Jokalariak, Lezaman. Argazkia: EFE

Marcelo Bielsa Athleticeko teknikariak Sparta Pragaren aurkako partidan Gaizka Toquero eskuin hegalean jarriko duela baieztatu du, prentsaurrekoan. Rosarioko prestatzaileak Europa Ligako azkeneko neurketa hasieratik jokatuko duten hamaika mutilen izenak eman ditu.

Toquerorekin batera, Jonas Ramalho eta Aymeric Laporte gazteak zentral postuetan arituko dira, eta Castillok ezker hegalean jokatuko du. Ohiko jokalarietatik, soilik Ander Iturraspek eta Muniainek jokatuko dute. Bizkaitarra zigortuta dago ligan, eta ezin izango du Celtaren aurka jokatu. Gainera, Igor Martinez arabarra Markel Susaetaren postuan arituko da.

Hamaikakoko besteak Raul Fernandez atezaina, Mikel San Jose, Ismael Lopez eta Fernando Llorente izango dira. Deialdian, Iraizoz, Ekiza, Aurtenetxe, Ibai Gomez, Aduriz eta Erik Moran eta Alavaro Peña gazteak ere izango dira.

Berdegunea, Mikel San Josek Iturrasperen ohiko tokian jokatuko du, zelai erdian, eta bizkaitarrak eta Muniainek erasoko postuetan jokatuko dute.