Itxi

Athletic Club

Bilakaeraren zain

Iraolak zuntz-haustura du eskuineko izterrean

Erredakzioa

Usurbilgo jokalariak Sparta Pragaren eta Celtaren aurkako norgehiagokak galduko ditu, eta Marcelo Bielsak Ramalho edo Toquero zelairatu beharko ditu.

01:29
Aduriz: 'Pixkanaka gauzak hobetzen joan behar dugu'

Andoni Iraola Athleticeko jokalariak "eskuineko izterrean 1. mailako zuntz-haustura" duela konfirmatu dute. Honela, Marcelo Bielsak Gaizka Toquerori edo Jonas Ramalhori aukera ematen jarraitu beharko du, Sparta Pragaren eta Celtaren aurka.

Usurbilgo jokalaria bilakaeraren zain dago, eta Athleticek ez du oraindik berreskuratzeko eperik jarri. Iraola Lezamako lan saio baten lesionatu zen iragan ostegunean eta Camp Nou estadioan Ramalhok jokatu behar izan zuen eskuin hegalean.

Iraolak ezin izango ditu jokatu Sparta Pragaren eta Celtaren aurkako aste honetako neurketak, ezustekorik izan ezean.