Itxi

Athletic Club

32 gol 15 partidatan

Athletic Ligan gol gehien jaso dituen taldea da

Erredakzioa

Nahiz eta gol ugari jaso eta average negatiboa izan, zuri-gorriek 15 puntu dituzte eta jaitsiera postuetatik kanpo daude. Athleticek jaitsiera postuak hiru puntura ditu.

  • Athleticen entrenamendua. Argazkia: EFE

    Athleticen entrenamendua. Argazkia: EFE

Santiago Bernabeutik eta Camp Noutik pasa ondoren, Athletic BBVA Ligan gol gehien jaso duen taldea da jada. Bilboko taldeak 32 gol jaso ditu 15 partidatan.

Real Madrilen eta Bartzelonaren kontra 5-1eko jipoia jasotzea ia ohikoa bihurtu da, baina horrez gain, talde zuri-gorriak Lehen Mailako gol average-rik okerrena du, -13 (19/32).

Norgehiagoka bakoitzean bi gol baino gehiago jasotzen ditu Athleticek. Rayok (-12; 18/30) eta Deportivok (-10; 21/31) estatistika hobeagoa dute.

Gainera, Deportivorekin batera jaitsiera postuetan diren Espanyolek (13/22) eta Granadak (11/20) zenbaki hobeagoak dituzte; izan ere, bi taldeen averagea -9koa da.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta gol ugari jaso eta average negatiboa izan, zuri-gorriek 15 puntu dituzte eta jaitsiera postuetatik kanpo daude. Athleticek jaitsiera postuak hiru puntura ditu.