Athletic Club
F Liga
Nerea Nevadok kontratua berritu du Athleticekin, 2026ra arte
EITB Media
Santurtziko jokalariak eta klubak urtebetez berritu dute elkar lotzen dituen kontratua; hau da, 2026ko ekainaren 30era arte.
-
Nerea Nevado (Athletic Club), Eibarren aurkako partida baten. Argazkia: @SDEibar
Nerea Nevadok kontratua berritu du Athleticekin 2026ko ekainaren 30era arte, klubak apirilaren 24an jakinarazi duenez. Hala, bada, talde zuri-gorriaren jokalaiak urtebetez berritu du klubarekin lotzen duen kontratua.
Kontratu berritzeari esker, Santurtziko (Bizkaia) futbolariak gutxienez zazpi denboraldi beteko ditu Athleticen lehen taldean. 2018an egin zuen debuta eta denboraldi honetan jokalari garrantzitsua izan da David Aznar entrenatzailearentzat. 2024-2025 denboraldian titular izan da 23 partidatan, bi neuketatan aulkitik atera da ordezko gisa, eta 2.000 minutuak gainditzetik hurbil dago. Gainera, sasoi honetan bi gol sartu ditu; zehazki, Granadaren eta Levanteren aurka.
Santurtzin eta Bizkerren hezia, Nevadok 107 partida jokatu ditu Athleticekin orain arte, eta marka handitzen joango da, denboraldi honetan eta datorrenean jokatuko dituen neurketekin.