Itxi

Athletic Club

EA SPORTS LIGA

Athleticek Rayoren penaltia irauli egin du eta laugarren postuan sendo dabil (3-1)

I. G. | EITB MEDIA

Hiru partidatan husna berdindu ondoren, Sanceten bi golek eta Nicoren gol batek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Txapeldunen Ligako laugarren postua sendotu dute.

  • Sancet gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Sancet gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek 3-1 irabazi dio Rayo Vallecanori igande honetan San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 31. jardunaldian. Hiru partidatan husna berdindu ondoren, Sanceten bi golek eta Nicoren gol batek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Txapeldunen Ligako laugarren postua sendotu dute.

Lehoiek ez dute partida batere ondo hasi; izan ere, Rayok aukera onak izan ditu markagailua irekitzeko lehen minutuetan, De Frutos eta Alvaro Garciaren eskutik. Valverdek aldaketa asko egin ditu hamaikakoan, eta hori jokoaren erritmoan nabaritu da, batez ere Williams anaien falta hegaletan.

Zuri-gorriek lehen aukera argia izan dute Unai Gomezen erdiraketa batean, Jauregizarri baloia harrapatzen eta lapikoan sartzen utziz. Defentsak berriz atera du, eta Unai Gomezi erori zaio, baina bere jaurtiketak Espinorekin egin du topo.

Partida hasi eta ordu erdira, Vivianek Alvaro Garcia jo du area barruan jaurtiketaren ondoren. Hasieran epaileak ez du ezer adierazi, baina VARean berrikusi ostean, Rayoren aldeko penaltia adierazi du. Unai Simonek gelditu egin du Diazek jaurtitako penaltia, baina Pathe Cissek azkar harrapatu du aldaratzea, eta sarera bidali du baloia (0-1).

Bigarren zatian zerbait aldatu beharra zegoen, eta Valverdek Sannadi eta Sancet sartu ditu Guruzeta eta Unai Gomezen ordez. Emaitza eman du; Athletic presentzia handiagoa izaten hasi da aurkariaren arean eta aukerak agertu dira: Berenguerren jaurtiketa defentsak itxi du berriro eta Djalo gola sartzeko zorian egon da banakako jokaldi bikain batekin.

Hurrengo jokaldian, Espinok Sannadi heldu eta lurrera bota du area barruan. Beste behin ere, VARa sartu behar izan da eta oraingoan zuri-gorrien alde adierazi du penaltia. Sancetek partida berdindu du hamaika metroetatik (1-1).

Galarreta eta Iñaki Williams izan dira hurrengo aldaketak, Prados eta Djaloren ordez.

Athletic beste gol baten bila abiatu da, eta, hainbat abaguneren ostean, 80. minutuan iritsi da saria. Nicok, zelaian zazpi minutu eskas zeramatzala, kornerra atera, Galarretak baloia bueltatu eta bigarren zutoinera bota du: gol ikusgarria sartu du (2-1).

Ez dute erritmoa jaitsi, are biziago ibili dira, eta Sancetek izugarrizko gola sartu du luzapenean (3-1).

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic Club: Unai Simon; Gorosabel, Vivian, Paredes, Adama; Jauregizar, Prados (Galarreta, 59. min); Djalo (Iñaki Williams, 59. min), Unai Gomez (Sancet, 46. min), Berenguer (Nico Williams, 73. min); eta Guruzeta (Maroan Sannadi, 46. min).

1 - Rayo Vallecano: Batalla; Ratiu, Lejeune, Aridane, Pacha Espino (Raul de Tomas, 85. min); De Frutos (Embarba, 70. min), Ciss (Isi Palazon, 85. min), Gumbau (Unai Lopez, 63. min), Chavarria; Pedro Garcia (Oscar Valentin, 63. min) eta Alvaro.

Golak: 0-1, 37: Pathe Ciss. 1-1, 58. min: Sancet, penaltiz. 2-1, 80. min: Nico Williams. 3-1, 94. min: Sancet.

Epailea: Adrian Cordero Vega. Txartel horia atera die Djalo, Vivian, Adama, Iñaki Williams, Pedro Diaz eta Unai Lopez jokalariei.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
25 18:00 - 19:30 SASKIBALOIA | Bilbao Basketi harrera Bilboko udaletxean
25 19:00 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Iron Cup
26 22:10 - 00:30 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Agirre vs Zubizarreta III // Salaberria vs De La Fuente

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen