Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Ordezkoek eta harrobiko jokalariek garaipena lortu dute Israelen

Erredakzioa

Marcelo Bielsaren taldeak Europa Ligan denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Hapoel Kyriat Shmonaren aurka. Harrobiko bost jokalarik lehenengo taldearekin debuta egin dute.

  • Hapoel Kyriat-Athletic. Argazkia: EFE

    Hapoel Kyriat-Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek garaipen erosoa lortu du Hapoel Kyriat Shmonaren aurka. Talde zuri-gorrian ezohiko jokalariek eta Lezamako harrobiko jokalariek jokatu dute, eta Israelgo talde baino gehiago izan dira. Neurketako golak Fernando Llorentek eta Gaizka Toquerok eskuratu dituzte.

Israelgo taldea nagusi izan da partidako aurreneko minutuetan, baina apurka zuri-gorriek baloiaren kontrola hartu dute. Tasevskik neurketako lehenengo abagune argi izan du, 5. minutuan, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan da. Athleticek erasoan gogor sakatu du, eta aurreneko aukerak Alvaro Peñak eta Fernando Llorentek izan dituzte. Hala ere, Amos atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu.

Fernando Llorentek abagune bikaina izan du (20. minutua), baina errioxarrak baloia langara jaurti du. Marcelo Bielsaren mutilek erasoan gogor sakatzen jarraitu dute, eta 33. minutuan, Llorentek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Aurrelariak aldaratze bat ederki aprobetxatu du area barnean, eta baloia sareetara bidali du. Zuri-gorriak defentsan sendo egon dira, eta Hapoel Kyriat ezinean aritu da atsedenaldia heldu arte.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Israelgo taldeak berdinketaren gola lortzeko abagune bikaina izan du, baina Raulek gelditu bikaina egin du, Tasevskiren errematea desbideratuta. Hapoel Kyriatek bi aurrelarirekin presioa gogortu egin du, eta Bielsaren taldeak atserapauso nabarmena eman du.

Hala ere zuri-gorriek pixkanaka neurketaren kontrola berreskuratu dute,eta Amos atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu. Ibai Gomezekzutoinetik gertu kanpora bidali du baloia, eta jarraian Gaizka Toquerok0-2koa jarri du markagailuan. Athleticek gol gehiago lortzeko abaguneonak izan ditu azkenengo minutuetan, baina baloia ez da sareetara sartu.

- Fitxa teknikoa:

0 - Hapoel Kiryat Shmona: Amos; Gabai, Vahaba, Tsedek, Levi; Einbinder, Elisha; Sallalich (Mresat, 70. minutua), Tasevski (Mizrachi, 57. minutua), Porokara (Abuhazira, 46. minutua); eta Abed.

2 - Athletic Club: Raul; Ramalho, San Jose, Castillo, Laporte; Moran; Igor Martinez (Undabarrena, 77. minutua), Toquero, Peña (Jonxa, 85. minutua), Isma Lopez (Ibai, 65. minutua); eta Llorente.

Golak: 0-1, 34. minutua: Llorente. 0-2, 76. minutua: Toquero.