Athletic Club
Berritzea
Yuri Berchichek beste urtebetez jarraituko du Athleticen
EITB Media
Ezker hegalekoak kontratua luzatzeko talde zuri-gorriarekin hitzartutako helburuak bete ditu.
-
Yuri Berchiche. Argazkia: Athletic
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak beste denboraldi batez luzatu du bere kontratua talde zuri-gorriarekin, 2026ko ekainaren 30era arte. Zarauzko hegalekoak aurreko kontratua berritu zuenean ezarritako helburuak bete ditu kontratua luzatzeko, eta hamarkada bat beteko du Lezamako jokalari gisa; 8 urte lehen taldearekin egin ditu gainera (231 partida, orain arte).
2024-25 denboraldian jokatzeko falta diren 12 partida ofizialen faltan (15 izango dira, Athletic Europa Ligako finalera heltzen bada), atzelariak 36 partida pilatuko ditu Bilboko taldearekin, eta gol bat sartu du eta hiru asistentzia eman ditu.