Athletic Club
Europa Liga
UEFAk 34.000 euroko zigorra jarri dio Athletici, Erromaren aurkako partida egunean gertatutakoagatik
Agentziak | EITB MEDIA
Bilbotarrek bi zigor jaso dituzte; bat, 30.000 eurokoa, San Mamesen inguruan bengalak eta objektuak botatzeagatik, eta bestea, 4.000 eurokoa, Erromako zaleen irteerako eskailerak blokeatzeagatik.
-
Zaleak San Mames inguruan, Erromaren aurkako partidaren atarian. Argazkia: Efe.
Athleticek "orotara 34.000 euro batzen dituzten bi isun" jaso ditu UEFAren aldetik, AS Roma taldearen aurka Europa Ligako final-zortzirenetan San Mamesen jokatutako itzuliko partidan izandako arazoengatik, Bilboko klubak berak aditzera emandakoaren arabera.
34.000 euro horietatik 30.000 "Athleticen zaleek San Mames inguruan bengalak pizteagatik eta objektuak botatzeagatik" jaso dute.
Gainontzeko 4.000 euroak "Erromaren zaleen irteeran zeuden eskailerak blokeatuta egoteagatik" ordaindu beharko dituzte.