Itxi

Athletic Club

Liskarrak

Bi atxilotu, Athletic eta Deportivoko zaleen arteko istiluetan

Erredakzioa

Istiluetan gazte bat zauritu da botilakada baten ondorioz. Liskarrak 14:15 aldera hasi dira Bilboko erdialdean.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Deportivoko eta Athleticeko 50 jarraitzaile baino gehiagok Bilboko erdialdean jazo diren istiluetan parte hartu dute. Bi taldeek San Mamesen neurketa jokatu behar dute arratsaldean. Ertzaintzak bi gazte atxilotu du liskarretan.

Istiluetan gazte bat zauritu da botilakada baten ondorioz, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Isitiluak Bilboko erdialdean hasi dira arratsaldeko lehen orduetan. Gazte batzuek edukiontziak gurutzatu dituzte errepidean.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 14:15ean 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Elcano eta Alameda Urquijo kaleen artean.

Istiluak amaituta, Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du gertatutako argitzeko.