Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Herrera: 'Llorente garaipena lortu nahi duen aurrena da'

Erredakzioa

Jokalari zuri-gorriak lasai daudela onartu du, eta "taldeak polemikak alde batera" uzten dituela adierazi du, "ez dutelako laguntzen".

00:58
Ander Herrera: 'Argi dago Llorentek garaipena nahi duela'

Ander Herrerak argi eta garbi utzi du "Fernando Llorentek Athleticek garaipena lortzea" nahi duela. Aste honetan Errioxako aurrelariaren inguruan beste polemika bat izan da, Llorentek hedabideen aurrean hitz egiteari uko egin baitio.

"Gu lasai gaude eta kontu hauek alde batera uzten ditugu, taldeari ez diotelako laguntzen, baina Fernando Llorente garaipena lortu nahi duen aurrena da, zalantzari gabe", azaldu du Ander Herrerak.

Aritz Aduriz zigortuta dago eta Deportivoren aurka Fernando Llorentek jokatuko du hasierako hamaikakoan. Herreraren ustez, Llorenteren polemikak San Mameseko zaleengan ez duela eraginik izango esan du.

"Zaleek ez digute inoiz bizkarra eman, eta orain ez da ezberdina izango. Gure zaleak bikainak direla azpimarratu duit beti. Taldea babestuta sentitzen da, eta Real Madril eta Bartzelona kenduta, neurketa guztiak irabazteko gai direla, beste taldeek zaleen laguntza behar dugu", azaldu du Ander Herrerak.