Itxi

Athletic Club

Partida atzeratu dute

UEFAk aste bukaeran erabakiko du Hapoel Kyriat-Athletic partidako data

Erredakzioa

Europa Ligako norgehiagokaren data aste bukaeran erabakiko duela azaldu du UEFAk. Neurketa bertan behera utzi dute, Tel Aviven autobus baten aurka atentatua egin ondoren.

  • Athletic-Hapoel Kyriat, joaneko neurketa. Argazkia: EFE

    Athletic-Hapoel Kyriat, joaneko neurketa. Argazkia: EFE

UEFAk Hapoel Kyriat Shmona-Athletic norgehiagokako data aste bukaeran erabakiko duela adierazi du. Europa Ligako partida bertan behera gelditu da gaur goizean Tel Aviven autobus baten aurka atentatu bat izan baita.

Europako futbol erakundeak larrialdietarako komitea batu du gaur, eta batzarrean bosgarren jardunaldiko neurketa atzeratzea erabaki dute, "lurraldeko segurtasun egoera larria" dela eta.

"Dataren erabakia aste bukaeran hartuko dugu", azaldu du UEFAk. Hala ere, Israelgo klubeko iturriek neurketa datorren astean jokatuko dela azaldu diote Efe agentziari.