Athletic Club
Bidaia plana
Athletic gaur joango da Israelera
Erredakzioa
Marcelo Bielsaren mutilek Lezaman egingo dute partida aurreko azkeneko lan saioa, Tel Aviverako hegazkina hartu aurretik.
-
Athleticen lan saioa. Argazkia: EFE
Talde zuri-gorriak Europa Ligako partida aurreko azkenengo lan saioa Lezaman egingo du, Tel Aviverako hegazkina hartu aurretik. Athletic Clubek ezagutzera eman duen bidaia plana:
Azaroak 21, asteazkena:
09:00 Lan saioa Lezaman
12:15 Bilbo–Tel Aviv txarter hegaldia. Bidaia Tel Aviv-Haifa autobusean.
*20:00 Prentsaurrekoa: Itztadion Kiryat Eliezer-Haifa.
Azaroak 22, osteguna:
*20:00 Hapoel Kiryat Shmona-Athletic Club partida.
Azaroak 23, ostirala:
*01:20 Tel Aviv-Gasteiz txarter hegaldia. Bidaia Lezamara autobusez.
Beste alde batetik, etxeko taldeak lan saioa egingo du 17:00etan Haifako Itztadion Kiryat Eliezer-en, Haifan, lehen ordu laurdena ateak irekita hedabideentzat eta bere prentsaurreko ofiziala 16:30ean izango da estadioan ere.
*Israelgo ordutegia, ordubete gehiago.