Itxi

Athletic Club

Lesionatuta

Gurpegui, hamar partida inguru bajan

Erredakzioa

Beraz, Ligako lau partida galduko ditu nafarrak (Deportivo, Bartzelona, Celta eta Mallorca), Europa Ligako bi (Hapoel Kiryat Shomona eta Sparta Praga), eta Kopakoa, Eibarren aurkakoa.

  • Carlos Gurpegui. Argazkia: EFE

    Carlos Gurpegui. Argazkia: EFE

Carlos Gurpegui Athleticeko jokalariak hamar partida inguru emango ditu bajan. Athleticek jakitera eman duenez, "II. graduko haustura dauka ezker hankako ezker erdimintzezko batasun tendinosoan". Real Madrilen aurka min hartu zuen nafarrak.

Beraz, Ligako lau partida galduko ditu Gurpeguik (Deportivo, Bartzelona, Celta eta Mallorca), Europa Ligako bi (Hapoel Kiryat Shomona eta Sparta Praga), eta Kopakoa, Eibarren aurkakoa.

Athleticek Kopako final-zortzirenetarako txartela lortzen badu, nafarrak ezin izango du kanporaketa hori jokatu. Gainera, zalantza izango da urte honetako Ligako azken neurketarako.