Itxi

Athletic Club

Real Madril-Athletic (5-1)

Susaeta iraindu eta Llorente txalotu du Bernabeuk

Erredakzioa

"Puta ETA, puta Susaeta" izan zen gehien entzundako oihua. Llorentek, bestalde, zale zurien txaloak eskertu zituen.

  • Llorente eta Casillas Santiago Bernabeun. Argazkia: EFE

    Llorente eta Casillas Santiago Bernabeun. Argazkia: EFE

Markel Susaeta eta Fernando Llorente izan ziren Athleticek Bernabeun (5-1) jokatutako partidako protagonista nagusietakoak.

Protagonistak bai, baina arrazoi ezberdinengatik. "Puta ETA, puta Susaeta" izan zen gehien entzundako oihua. Aste honetan, Panama-Espainia partidaren atarian, eibartarrak emandako prentsaurrekoaren ondorioz begitan hartu zuen Bernabeuk.

Fernando Llorentek, bestalde, Real Madrileko zaleen txaloak jaso zituen eta aurrelariak babesa eskertu zuen.

Gurpeguiri ere ohiko oihua eskaini zion Bernabeuk, 79. minutuan Castilloren ordez berdegunea utzi zuenean: "Eres un yonqui, Gurpegui eres un yonqui".