Itxi

Athletic Club

Israelen

UEFAk Haifan jokatzeko segurtasun baldintzak bermatzen ditu

Erredakzioa

Bilboko Klubak "UEFAk, Europa Ligako partida Israelen jokatzeko segurtasun baldintzak" bermatzen dituela azaldu du. Zuri-gorriek Haifan jokatu beharko dute.

  • Athletic-Hapoel Kyriat. Argazkia: EFE

    Athletic-Hapoel Kyriat. Argazkia: EFE

Athletic Cluben komunikatua:

Gunean jazo diren azken gertakizunen larritasuna dela eta, Athletic Club UEFArekin harremanetan jarri da azaroaren 22an, ostegunean, Hapoel Kyriat Shmona eta gure taldearen artean UEL-ko Multzoen Faseko bosgarren jardunaldia jokatzeko, Haifarantz abiatuko diren espedizio-kideen segurtasuna bermatze aldera.

Ildo horretan, Europako futbolaren erakunderik gorenak jakinarazi dio Athletic Clubi gaur egun segurtasuna bermaturik dagoela eta, beraz, partida Israelen jokatuko dela.

Edozein aldaketa gertatuz gero, Athletic Clubek berehala publikoki jakinaraziko du eta, bien bitartean, harremanetan jarraitzen du maila guztietan Israelera abiatuko diren batzakide, teknikari, jokalari, zale eta kazetarien segurtasuna bermatzeko.