Itxi

Athletic Club

Iruarrizagaren adierazpenak

Ogasun Publikoaren ustez, 'Athletic zergadun bat gehiago da'

Erredakzioa

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak argitu duenez, "Athleticek beste edozeinek duen tratua jasotzen du".

  • Jose Maria Iruarrizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua. Argazkia. EFE

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak adierazi duenez, "Athletic zergadun bat gehiago da", eta talde zuri-gorriak "beste edozein zergadunek hartzen duen tratua jasotzen du", gaineratu du Iruarrizagak.

Talde sozialistak egindako galderei erantzuna eman die Jose Maria Iruarrizagak. Athletici, zorra ordaintzeko eman zitzaizkion erraztasunen eta epeen inguruan galdetu du talde sozialistak.

Ogasun eta Finantza diputatuak honako erantzuna eman dio talde sozialistaren galderari: "Athletic talde berezia da jende askorentzat, baina Bizkaiko Ogasun Publikoarentzat zergadun bat gehiago da. Edozein izen duela ere, Athleticek beste edozeinek jasotzen duen tratua jasotzen du".

"Inoiz ez ditugu zergadunen datuak ematen, eta gure zergadunei ematen diegun tratua zalantzan jarri nahi du talde sozialistak", adierazi du Iruarrizagak.