Itxi

Athletic Club

Polemika

Susaeta: 'Ez nuen inor gutxietsi nahi'

Erredakzioa

"Selekzioaren azken urteetako joko estiloa" goraipatu nahi izan zuela ziurtatu du jokalari gipuzkoarrak, "mundu osoak laudatu duelako".

  • Markel Susaeta taldekideekin batera. EFE

    Markel Susaeta taldekideekin batera. EFE

"Gaizki-ulertuak" saihestu nahi izan ditu Markel Susaeta Athleticeko erdilariak. Astelehenean Espainiako selekzioak "gauza bat" ordezkatzen zuela adierazi zuen eta horrek polemika piztu du. "Inor gutxiesteko" borondaterik ez zuela argi utzi du. Joko estiloaz ari zela erantsi du eibartarrak.

"Gaizki-ulertuak saihesteko asteleheneko prentsaurrekoan esandakoa azaldu nahi dut, kazetari baten galderari zera ernatzun nion: 'Guk gauza bat ordezkatzen dugula badakigu', ez nuen inor gutxietsi nahi", adierazi du Susaetak rfef.es atarian.

"Azken urteetako selekzioaren joko estiloa" goraipatu nahi izan zuela ziurtatu du jokalari gipuzkoarrak, "mundu osoak laudatu duelako".

"Niretzako, beste edozein jokalarirentzako bezalaxe, selekzioarekin jokatzeak gorenera heltzea suposatzen du, zure taldean egindako lana aintzat hartzen duelako. Ez nuen inor gutxietsi nahi", gaineratu du.