Itxi

Athletic Club

Espainiako selekzioa

Susaetaren adierazpenek polemika piztu dute sare sozialetan

Erredakzioa

"Errespetatu behar dugun gauza bat ordezkatzen dugu", adierazi zuen eibartarrak prentsaurrekoan. Askok Susaetaren hitzak gogor kritikatu dituzte.

  • Markel Susaeta Athleticeko erdilaria. EFE

    Markel Susaeta Athleticeko erdilaria. EFE

"Sailkapen partida bat ez dela badakigu eta ezberdina izango da, baina errespetatu behar dugun gauza bat ordezkatzen dugu. Berdegunera guztia ematera atera behar gara", esan zuen Markel Susaeta Athleticeko erdilariak.

Adierazpenak jokalari zuri-gorria gogor kritikatzeko aprobetxatu dituzte askok. Gainera, Espainiako selekzioa utzi behar duela eskatu dute beste askok sare sozialetan.

Bestalde, Vicente Del Bosqueren deiak "poztasun handia" eman diola onartu zuen Susaetak, Espainiako selekzioarekin aurrenekoz jokatzeko abagunea izango baitu.

"Egia esateko, jokalari hauekin lan saioa egitea edo partida jokatzea ohorea da, eta oso pozik nago", onartu zuen eibartarrak. Gainera, edozein jokalarirentzako hautatua izatea "ametsa" dela aitortu zuen.

Susaetak Panamaren aurkako lagunartekoa "oso polita" izango dela adierazi zuen, bi taldeek intentsitatearekin jokatzeko asmoa baitute. Eibarko jokalariak argi utzi zuen Munduko eta Europako txapelduna berdegunera garaipena eskuratzera irtengo dela.