Itxi

Athletic Club

2-1 Sevillaren aurka

Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du hamar jokalarirekin

Erredakzioa

Hernandez Hernandez epaileak Herrera arrazoirik gabe egotzi du, eta jokalari bat gutxiagirekin partida zaildu zaio talde zuri-gorriari. 2-1eko emaitzarekin irabazi du Athleticek.

  • Oscar De Marcos Sevillari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Sevillaren aurka San Mamesen. Zuri-gorriek 2-1 irabazi dute. Partida kontrolpean izan dute epaileak Ander Herrera egotzi duenera arte. Hamar jokalarirekin, espero baino gehiago sufritu du talde bizkaitarrak.

Partidako lehen abagunea Adurizek izan du norgehiagokako hamaikagarren segundoan. Adurizek ez du asmatu Palop atepean ez egon ez den arren. Bost minutu geroago, Sevillak izan du gola sartzeko aukera, baina Navasen jaurtiketa gurutzatua, kanpora joan da. Adurizek beste abagune bat ere izan du zortzigarren minutuan, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan zen.

Lehen minutuak eroak izan dira, eta Athleticek partidako lehen gola sartzea lortu du. De Marcosek sartu du 1-0ekoa Aurtenetxeren erdiraketa, maisuki sare barrura bidalita. Gola sartuta Athletic izan da jaun eta jabe. Susaetak gola gertu izan du, baina bere errematea gutxigatik kanpora joan da. Lehen zatia amaitu orduko Athleticek bigarren gola sartu du. Adurizek buruz eman dio pasea Susaetari, eta honek, ez du barkatu Palop atezainaren aurrean (2-0).

Bigarren zatian Sevilla aldeak murrizteko asmoarekin zelairatu da. Michelek zuzentzen duen taldea izan da nagusi bigarren zatian, baina abagune argiegirik sortu gabe. Iraizozek Sevillaren kontraerso arriskutsuari erantzun ona eman dio, eta aldaratzean gelditu bikaina egin du andaluziarren gola eragozteko. Susaetak izan du Athleticek bigarren zatian sortu duen abagune argienetakoa, baina eibartarraren errematea gora joan da.

Athleticek kontrolpean izan du partida, baina Hernandez Hernandez epaileak Ander Herrera egotzi du 75. minutuan. Baloia nahi gabe eskuarekin jotzeagatik atera dio bigarren txartel horia epaileak. Huts egin du epaileak erabaki horretan, eta partida maldan gora jarri zaio Athletici jokalri bat gutxiagorekin geratu denean. Hnadik lasterrera Sevillaren aldeko penaltia adierazi du epaileak. Iraolak eskuarekin moztu du Sevillako jokalari baten errematea. Penaltia argia izan da, eta Negerdok 2-1koa sartu du.

Azken minutuetan berdinketa lortzen saiatu da Sevilla, baina Athleticek arazo gehiegirik gabe eutsi die talde andaluziarraren erasoko jokaldiei.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain (Isma Lopez, 72. min); eta Aduriz (San Jose, 77. min).

1 - Sevilla FC: Palop; Cala, Fazio, Spahic, Navarro; Medel(Kondogbia, 65. min), Maduro (Reyes, 46. min); Navas, Campaña (Baba, 46. min), Rakitic; eta Negredo.

Golak: 1-0, 26. min: De Marcos. 2-0, 46. min: Susaeta. 2-1, 78. min: Negredo, penaltiz.

Epailea: Hernandez Hernandez.