Itxi

Athletic Club

Polemika

Iago Aspasek Susaetaren deialdia kritikatu du Twitter sare sozialean

Erredakzioa

"Isco edo Michu ez joatea eta Susaeta bai... futbolean iraganak ez du balio eta aurreneko biak gorputzaldi ezin hobean daude", adierazi du Celtako jokalariak.

  • Iago Aspas Celtako jokalaria. EFE

    Iago Aspas Celtako jokalaria. EFE

Iago Aspas Celtako jokalariak Markel Susaetaren deialdia kritikatu du gaur. Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak erdilari zuri-gorria deitu du Panamaren kontra lagunartekoa jokatzeko.

"Isco edo Michu ez joatea eta Susaeta bai... futbolean iraganak ez du balio eta aurreneko biak gorputzaldi ezin hobean daude", adierazi du Celtako jokalariak Twitter sare sozialean.

"Batzuek gaizki ulertzen dute…Susaetak denboraldi ikaragarria egin zuen iaz, baina gauzak argi!! Orain bera baino hobeto dagoen jendea dago (iritzia baino ez da)", errepikatu du Aspasek.