Itxi

Athletic Club

Athletic-Sevilla, San Mamesen

Michel: 'Athleticek talde ezberdina dirudi'

Erredakzioa

Sevillako entrenatzaileak "iragan denboraldiarekin alderatuta Athleticek talde ezberdina" dirudiela adierazi du. Hala ere, zuri-gorriak San Mamesen arriskutsuak direla azpimarratu du.

  • Bielsa eta Michel. Argazkia: EFE

    Bielsa eta Michel. Argazkia: EFE

Jose Miguel Gonzalez ‘Michel’ Sevillako teknikariak Athleticen aurkako norgehiagoka zaila izango dela onartu du. "Iragan denboraldiarekin alderatuta ibilbide guztiz ezberdina daramate", adierazi du Michelek.

Olimpique Lyonen aurkako porrotan, "gauza interesgarriak" erakutsi zituela azpimarratu du, eta "Adurizen sasoi ona eta taldearen jokoa" erabakigarriak izan daitezkeela onartu du. "Gainera San Mamesek asko sakatzen du", esan du Michelek.

Hala ere, "iragan denboraldiarekin alderatuta talde ezberdina dirudi", azpimarratu du. "Egoera iraultzeko gai dira. Aurretik sumatu ezin daitekeen taldea da, baina min handia egiteko gai da", bukatu du Michelek.