Athletic Club
Uztailaren 1etik aurrera
Nikek Athletic jantziko du
Erredakzioa
Azken denboraldietan Umbro izan da talde zuri-gorriaren elastikoa diseinatu duena.
-
Athleticen azken elastikoaren aurkezpena. Argazkia: EITB
Azken denboraldietan Umbro izan da Athleticen elastikoa diseinatu duena.
Nike konpainiak Umbro saldu du eta Ingalaterrako markak janzten zituen talde batzuekin geratu da, besteak beste, Athletic.
Ondorioz, aldaketak ez du eragin askorik izango praktikan; izan ere, 2009tik Umbrorekin zuen kontratua mantenduko dute zuri-gorriek, hau da, urtero 2,6 milioi euro jasoko dituzte orain arte bezala.