Athletic Club
Europa Liga
Athletic aurkarien menpe dago final-hamaseirenetara sailkatzeko
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Europa Ligako I multzoan geratzen zaizkion hiru partidak irabazi, eta Sparta Prahak Olympique Lyonen edo Hapoel Kiryaten partida bat galtzea behar du.
-
Iker Muniain Olympique Lyonen aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE
Olympique Lyonen aurka galduta Athleticek zail du Europako Ligako multzoen fasea gainditzea. Geratzen zaizkion hiru partidak irabazi, eta aurkariek egiten dutenaren zain geratzea, beste erremediorik ez du talde zuri-gorriak.
Athleticek hiru partidak irabaztea behar duela argi dago, eta hiru garaipenak lortuta, Sparta Prahak Hapoelen edo Olympique Lyonen aurka bi partidetako bat galtzea behar du final-hamaseirenetarako txartela lortzeko.
Hiru garaipen lortuta, bagado beste aukera bat: Olympique Lyonek geratzen zaizkion hiru partidak galtzea. Konbinazio honek probabilitate gutxiago dituela dirudi.
Talde bizkaitarrak ezin du kale egin. Datorren azaroaren 8an Olympique Lyonen jokatuko du Athleticek San Mamesen. Partida hau galuz edo berdinduz gero, eta Spartak Israelen irabazten badu, txapelketa honetako txapeldunordea Europa Ligatik kanporatuta geratuko da.
I multzoko sailkapena:
1. Olympique Lyonnais 9 puntu (8 gol alde, eta 5 aurka)
2. AC Sparta Praha 6 puntu (7 gol alde, eta 4 aurka)
3. Hapoel Kiryat Shmona 1 puntu (5 gol alde, eta 8 aurka)
4. Athletic Club 1 puntu (3 gol alde, eta 6 aurka)