Itxi

Athletic Club

Txartel gorria Valentzian

Ander Herrera bi partidako zigorra ezarri dio Lehiaketa Batzordeak

Erredakzioa

Epaileak Ander Herrera egotzi zuen Valentzian arerio bati ostikada bat emateagatik eta Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio.

  • Argazkia: EITB

    Argazkia: EITB

Epaileak Ander Herrera egotzi zuen Valentzian arerio bati ostikada bat emateagatik eta Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio, talde zuri-gorriak bere webgunean jakitera eman duenez.

Herrerari txartel gorria 67. minutuan erakutsi zion epaileak Valentziaren aurrean, "jokoa geldirik zegoela arerio bati ostiko bat emateagatik", Alberto Undiano Mallenco nafarrak norgehiagokaren aktan idatzi zuenez.

Horrela, Herrerak Getaferen eta Granadaren aurkako partidak galduko ditu. Aurrenekoa San Mamesen jokatu behar dute zuri-gorriek igandean eta bigarrena azaroaren 4an, Los Carmenes futbol-zelaian.