Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek emaitza ona lortu behar du Lyonen

Erredakzioa

Multzoko aurreneko bi jardunaldietan puntu bakarra bildu du Athleticek eta azken postuan dago. Horrela, zuri-gorriek garaipena behar dute.

  • Athleticen entrenamendua. Argazkia: EFE

    Athleticen entrenamendua. Argazkia: EFE

Athletic gaur abiatu da Lyonera. Olympiquen aurrean emaitza ona lortu behar dute zuri-gorriek Gerland futbol-zelaian; izan ere, galtzekotan final-hamaseirenetarako sailkapena lortzea zaila izango litzateke.

Multzoko aurreneko bi jardunaldietan puntu bakarra bildu du Athleticek eta azken postuan dago. Horrela, zuri-gorriek garaipena behar dute, berdinketa batek bigarren itzulirako egoera zailean utziko lituzkeelako.

Borja Ekiza, Iker Muniain eta Xabi Castillo daude Marcelo Bielsak, Olinpique Lyonen aurkako partidari begira, eskainitako jokalarien zerrendan. Athleticek Lyonen jokatuko du ostegun honetan (19:00) Europa Ligako hirugarren jardunaldiko partida, Gerland futbol-zelaian.

Ekiza eta Muniain jokalariek minduta bukatu zuten Mestallako partida, eta Castillok senda-agiria jaso du dagoeneko. Iñigo Perez eta Ruiz de Galarreta, ordea, baja izango dira.

Athleticen deialdi osoa honakoa da: Iraizoz eta Raul, atezainak, eta Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Susaeta, Iraola, Isma Lopez, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Castillo, Ekiza eta Ramalho.

Ustezko hamaikakoak:

Olympique Lyonnais: Vercoutre; Reveillere edo Monzon, Lovren, Kone, Davo; Briand, Malbranke edo Fofana, Gonalons, Lacazette; Lopez eta Gomis edo Ghezzal.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Herrera, Muniain edo Ibai Gomez; eta Aduriz.

Epailea: Andre Marriner
Futbol-zelaia: Gerland.
Ordua: 19:00.