Itxi

Athletic Club

UEFAren elkarrizketa

Llorente: 'Javi Martinez ordezkatzea oso zaila da'

Erredakzioa

"Javi Martinezek gauza asko eman dizkio Athletici", adierazi du. Bestalde, Athleticentzat iragan denboraldiko Europa Liga "zeinen polita" izan zen gogorarazi du Errioxako aurrelariak.

  • Fernando Llorente. EFE

    Fernando Llorente. EFE

Javi Martinez "jokalari ikaragarria" dela eta "ordezkatzea zaila" izango dela uste du Fernando Llorente Athleticeko aurrelariak. Hala ere, denboraldi honetan jokalari nafarra taldekideren batek ordezkatuko duela erantsi du.

UEFAren atari ofizialean egindako elkarrizketan, Athleticentzat iragan denboraldiko Europa Liga "zeinen polita" izan zen gogorarazi du Errioxako aurrelariak. Ostegunean Olympique Lyonen aurka jokatzeko gogoak dituztela aurreratu du Llorentek, taldeak duen "maila" erakusteko.

"Javi Martinez jokalari ikaragarria da eta gauza asko eman dizkio Athletici, eta ordezkatzea oso zaila izango da, baina oso ongi egin dezaketen jokalari oso onak ditugu eta Javik iaz egindako lana beraiek egitea espero dugu", azaldu du Rincon de Sotoko aurrelariak.

Gerlanden, ostegunean, jokatu beharreko partida mintzagai izan du Llorentek. Europa Ligan, "lehiaketa handi eta politago egiten duten taldeak daude" eta Olympique horietako bat dela azpimarratu du jokalari zuri-gorriak.